Amaia Iturriotz eta Aratz Igartzabal bertsolariek Lizardiko finalean kantatuko dute, bihar
Zarauzko Lizardi bat-bateko bertsolari txapelketaren finalean bi goierritar ariko dira. Bihar jokatuko da, Modelo antzokian, 22:00etan. Sei bertsolarik kantatuko dute, eta tartean izango dira Amaia Iturriotz urretxuarra eta Aratz Igartzabal gabiriarra.
Kanporaketa aurreko ostiralean gainditu zuten biek, Zarauzko Urpekoak elkartean. Bi finalaurreko izan dira, zortzina bertsolarirekin. Iturriotzen eta Igartzabalen saiotik finalera bost kide pasatu ziren: Ane Labaka lasartearra, Imanol Irazustabarrena alegiarra eta Jon Gurrutxaga azpeitiarra ere bai. Jendea bildu zen saioa entzutera, eta giro ona izan zen.
Seigarren finalista bezperako saiotik atera zen, Arnaitz Lasarte ereñotzuarra.
Urteaga eta Irastortza lehian
Aurreko astean jokatu ziren bi finalaurrekoetan Gemma Urteaga beasaindarra eta Aitor Irastortza zaldibiarra ere aritu ziren. Puntuazioz, ez zuten lortu finalerako txartelik.
Biharko bertso saioaren tarte batean, Alaitz Sarasola bersolari zaldibiar-altzagarrak Basarri bertsopaper lehiaketako lehenengo saria ere jasoko du.