Aurtengo Antioko Musikaldian Kalakan&Friends taldearen emanaldiak sortu du ikusmirarik handiena. Zumarragako Udalak zaleei aurrez izena emateko eskaera egin zien, eta 638 lagunek izena eman dute. Kontuan izanda bakoitzak bi lagunenentzako gonbidapena jasoko duela, bikoiztu egiten da eskaera kopurua. Edozein kasutan, zozketa bihar egingo dute 13:00etan Zelai Arizti kultur etxean. Antioko baselizan 500 lagunentzako tokia dago.
Arcelor Mittal multinazionalak bere Zumarragako lantegiko 375 langileak eta hauen familiak mehatxatzen eta erasotzen jarraitzen du. Lehendabizi, abuztuaren amaieran, Zumarragako lantegia aldi baterako itxi beharra zegoela jakinarazi zion langile batzordeari. Egun batzuk beranduago, Arcelor Mittaleko zuzendaritzak lan turnoetan “malgutasun neurriak” adosteko aukeraz eta lan karga handitzeaz hitz egin die, lantegia aldi baterako “itxi beharrik” ez izateko.
http://youtu.be/7Clk8eKFvJ0?list=PL9ItLACbvC84cHp6O-XwcO0Av--qkoA1O Euskal Jaietako egitarauaren baitan, Gozategi taldearen kontzertua izango da larunbat gauean Ordizian. Gaueko 23:00etatik aurrera hasiko da Orioko taldearekin dantzaldia Plaza Nagusian.
Urretxuko Udalak Adineko Pertsonen Astea antolatu du. Egun handia hilaren 14an izango da eta egun horretan, 14:15ean, bazkaria egingo dute Ederrena pilotalekuan. Bazkariaren ondoren dantzaldia egongo da. Bazkarirako txartelak Aterpen
The post Adineko pertsonen bazkarirako txartelak appeared first on Otamotz.
Edurne Iturbe (Urretxu, 1978) Sekundino Esnaola musika eskolako zuzendari berria da. Trikiti irakaslea eta trikitilaria da. Arrate Irratia lagun, txiki-txikitatik trikitiaren hotsak entzun eta haiei lotu zela dio. Musika eskolaren erronkak, indarguneak eta gabeziak zeintzuk diren azaldu du.