Basherri Egunaren bilera egingo dute gaur Lazkaon
Irailaren 28an ospatuko da Lazkaon III. Basherri Eguna, herriko nekazari, abeltzain eta baserritarren azoka. Postua edo abere esparrua jarri nahi dutenek gaurko eman behar dute izena, udaletxean. Gaur bertan, 19:00etan, egitaraua osatzeko eta antolakuntza zehazteko bilera egingo da. Ahalik eta baserritar gehien bil dezaten eskatu du udalak.