Beasainmendiko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan
Beasainmendiko edo Agortako jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Beste hainbat ekintzen artean, aurte ere Usurbeko Igoera proba herrikoia jokatuko dute igandean. Aurtengo agure omendua, berriz, Felisa Sarriegi izango da.
Hemen egitarau osoa. Informazio gehiago biharko Hitzan.
Larunbata
21:00. Herri afaria.
Jarraian. Auzoko mus txapelketa.
Igandea
08:00. Suziriak.
10:45. Meza trikitilariekin eta bertsolariekin.
11:30. Usurbeko Igoera kros herrikoiaren hasiera.
11:45. Aizkorri Mendizale Elkartekoei ongietorria.
12:00. Laja eta Mikel trikitilariak.
Ondoren. Bertsolariak: Mikel Mendizabal eta Aitor Sarriegi.
13:00. Aurtengo agure omenduari, Felisa Sarriegiri, oparia ematea.
13:30. Herri kirolak:
Aizkolariak: Iñaki Azurmendi eta Arkaitz Jauregi, Floren Nazabal eta Xabier Dorronsororen aurka.
Harrijasotzailea: Xabier Aranburu Guzta.
14:30. Bazkari herrikoia. Bazkarirako txartelak Arrano elkartean (943 88 74 47) eta Iñaki harategian (943 88 27 47) daude salgai.
17:00. Haur jolasak.
18:30. Erromeria Laja eta Mikelekin.