Lazkaoko igerilekua igandean itxiko dute
Kanpoko igerilekuetako bainu denboraldia igandean bukatuko da, Lazkaon. Egun osoa egongo da zabalik, azken egunean ere. Bestetik, Joxemiel Barandiaran kiroldegia astelehenean itzuli zen ohiko ordutegira, astegunetan 07:00etatik 21:00etara, larunbatetan 09:00-13:00 eta 16:00-20:00, eta igande nahiz jai egunetan 09:00-13:00. Pilates, haurdunen eta haurtxoen igeriketa, eta igeriketa terapeutikoko kastaroak irailaren 15ean hasiko dira, eta gainontzekoak urrian.