Luzuriaga eta Letamendia pala luzean lehiatuko dira
Asteburu honetan emango zaio hasiera Gipuzkoako pala luzeko lehiaketari. Aitor Luzuriaga eta Zuhaitz Letamendia izango dira Oianguren ordezkari bakarrak. Hiru taldetan banatuta, ordiziarrak C taldean arituko dira Real Sociedad 1 eta Usurbilekin batera. Andoaingo Arrate pilotalekuan abiatuko dute lehia bihar iluntzean, 21:15ean.