Murumendi pilota eskolan izena emateko aukera
Beasaingo Murumendi pilota eskolan 2014-2015 ikasturterako izen ematea egingo dute datorren asteazkenean. 18:30ean bilduko dira udaletxeko batzar aretoan bilera egiteko. Bertan informazio gehiago emango dute eta entrenamenduen egunak finkatuko dituzte. Zazpi urtetik gorako haurrek eman dezakete izena. beasainpelotan@hotmail.es helbidera ere idatz daiteke izena emateko.