
Legazpiko pilota eskolak izen ematea irekiko du asteartean. Pilotan jokatu nahi dutenek elkarteak Urbeltz pilotalekuan duen lokalera jo behar dute asteartean, ostegunean, hilaren 16an edo 18an, 16:30etik 18:00etara. 2008an eta aurreko urteetan jaiotakoek joka dezakete pilotan. Bestalde, federatuen txapelketak hilaren 21ean hasiko dira.