Donostiako Talde Barrokoak hasiera emango dio bihar Antioko zikloari
Urriaren 4ra bitartean kontzertu bana izango da Goierri garaian Antioko 31. Musikaldiaren baitan. Lehenengo lau emanaldiak Antioko baselizan izango dira, Zumarragan. Azkena Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian egingo dute azken urteetako ohiturari jarraituz. Donostiako Talde Barrokoak hasiera emango dio bihar musikaldiari, 19:30ean. Urtero bezala Zumarragako Udalak doaneko autobus zerbitzua jarriko du ermitara igotzeko.
Urriaren 4ra bitartean kontzertu bana izango da Goierri garaian Antioko 31. Musikaldiaren baitan. Lehenengo lau emanaldiak Antioko baselizan izango dira, Zumarragan. Azkena Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian egingo dute azken urteetako ohiturari jarraituz. Donostiako Talde Barrokoak hasiera emango dio bihar musikaldiari, 19:30ean.
Urtero bezala Zumarragako Udalak doaneko autobus zerbitzua jarriko du ermitara igotzeko. Autobusa 19:00etan aterako da Elizkaletik eta kontzertuaren ondoren toki berean utziko ditu zaleak.
Biharko kontzertuan Antonio Vivaldi (Venezia, Italia 1678-Viena, Austria 1741) musikariaren eta Friedrich Händel (Halle, Alemania 1685-Londres, Ingalaterra 1759) musikariaren lanak entzun ahalko dira. Taldearen zuzendaria Sergio Zapirain da.
638 eskari Kalakan ikusteko
Aurtengo musikaldian Kalakan&Friends taldearen emanaldiak piztu du interesik handiena. Zumarragako Udalak zaleei aurrez izena emateko eskaera egin zien, eta 638 lagunek eman dute izena. Kontuan izanda bakoitzak bi lagunenentzako gonbidapena jasoko duela, bikoiztu egiten da eskaera kopurua.
Edozein kasutan, zozketa gaur egingo dute, 13:00etan, Zelai Arizti kultur etxean. Antioko baselizan 500 lagunentzako tokia dago. Horrenbestez, behin zozketa eginda kultur teknikariek zerrenda osatuko dute eta arratsaldean bertan jarriko dute kultur etxeko sarreran.
Kalakan eta bidaide dituen musikarien emanaldia irailaren 13an izango da. Irailaren 20an Easo abesbatzak hartuko die lekukoa; Donostiako koruarekin batera Kirmen Uribe idazle bizkaitarra izango da Antioko ermitan. Uribe poetak testuen errezitaldia egingo du.
Hurrena Garikoitz Mendizabal txistulariaren eta Aitor Furundarena eskusoinu jotzailearen txanda izango da, irailaren 27an. Zikloari amaiera emango diote Mathilde Bernard eta Sara Esturillo arpa jotzaileek, Ane Agirre biola jotzaileak eta Dario Castañeda txirula jotzaileak.
Azken kontzertua Igartubeiti baserri museoan izango da, 18:00etan. Ezkiora joateko autobus zerbitzua ere izango da aukeran.
The post Donostiako Talde Barrokoak hasiera emango dio bihar Antioko zikloari appeared first on Otamotz.