Urretxuko Udalak atzerrira bizitzera joandako urretxuarren topaketa antolatu du
Urretxuko Udalaren aniztasun eta bizikidetza mahaiak atzerrira bizitzera joandako uretxuarren topaketa antolatu du hilaren 11rako. Udaletxeko pleno aretoan egingo dute, 18:00etan. Ekimen honen helburua Urretxuko migrazio fluxuaren inguruko mahai inguru
The post Urretxuko Udalak atzerrira bizitzera joandako urretxuarren topaketa antolatu du appeared first on Otamotz.
Urretxuko Udalaren aniztasun eta bizikidetza mahaiak atzerrira bizitzera joandako uretxuarren topaketa antolatu du hilaren 11rako. Udaletxeko pleno aretoan egingo dute, 18:00etan. Ekimen honen helburua Urretxuko migrazio fluxuaren inguruko mahai inguru bat egitea da. Beste lurralde batzuetara joandako urretxuarren testigantzak jasoko dituzte eta 2009an egindako Urretxuko inmigrazioari buruzko azterketa eta diagnostikoa txostenetik ateratako datuak azalduko dituzte. Udalak kulturen arteko bizikidetzaren aldeko apustua egin du eta herritarrei ekitaldian parte hartzeko gonbieta luzatu die.
The post Urretxuko Udalak atzerrira bizitzera joandako urretxuarren topaketa antolatu du appeared first on Otamotz.