Hamalau kuadrilla ari dira herri kirol lehian Ordiziako plazan
Emaneurre taldeko kideak Euskararen Eguna ospatzen ari dira, egitarauaren baitako ekintzak goizean hasi dira eta iluntzeraino luzatuko dira. Herri kirol lehia 11:00etan hasi da, eta hamalau kuadrillek izena eman dute. Emaneurrekoak pozik agertu dira kuadrillen parte hartzearekin, “azken urteotan herri kirolak plazaratu nahi izan ditugu, eta Ordiziako kuadrillen erantzuna ezin hobea izan da”. Urtetik urtera berrikuntzak egiten dituztela diote, aurten asto lasterketa eta ingude jokoa baztertu dituzte eta haien ordez. 50 kiloko pisua duen karretilarekin plazari buelta bat eman behar diote parte hartzaileek. Txosnan pintxoak eta ura saltzen dute. Ur botiletako tapoiak biltzen ari dira gaixo dagoen Hondarribiko hau bati gurpil-aulkia erosten laguntzeko. Eguerdian, herri bazkarian, 150 lagun bilduko dira.
Egitaraua:
14:30. Herri Bazkaria frontoi txikian
16:00. Herri kiroletako sari banaketa
16:30. Harri Orri Ar txapelketa
18:00. Euskal Kantu Poteoa.













