Legazpiarrek Agirre-Etxeberri parkea inauguratu dute
Gaur arratsaldean Legazpiko Agirre-Etxeberri parkea inauguratu dute. Korosti eta Sustraiak taldeko dantzariek aurreskua dantzatu dute, Goiz Deia taldeko txistulariek lagunduta. Ondoren, Kepa Urtzelai alkateak eta Rakel Puente zinegotziak legazpiarrak parkea erabiltzera animatu dituzte. Bukatzeko, Lauroba talde donostiarrak kontzertua eman du. Ehundik gora legazpiar elkartu dira parkean. Horra hor ekitaldiko argazkiak.