Airearen Astea ospatuko dute Beasainen aste honetan zehar
Airearen Astea ospatuko dute Beasainen aste honetan zehar. Aste hau “airearen garrantziaz” garrantziaz jabetzeko antolatu dutela azaldu du Marimar Zelaia udal zinegotziak, “arnasten duguna, biltzen gaituena, energia bezala eta arte bezala erabiltzen dugulako”.
Erakusketa bat irekiko dute Igartzako jauregian datorren astelehenetik igandera bitartean, (astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara). Bertan, besteak beste Hine eta Indar lantegiek energia eolikoa lortzeko egiten dituzten gailuak daude ikusgai, eta baita herriko parrokian dagoen organoaren zenbait irudi eta azalpen ere. Erakusketara gerturatzen direnek paperezko hegazkinak eta haize errotak egiteko aukera izango dute eta urrutien botatzea lortzen duten hegazkinaren jabeari oparia emango diote.
Horrez gain, asteazkenean 19:30ean, Preguntas al aire hitzaldia eskainiko du Jose Miguel Viñas airearen fisikariak eta dibulgatzaile zientifikoak, gaztelaniaz. Metereologia eta inguruko gaietan ere aditua da Viñas.
Ostegunean Biltzen gaituena hitzaldia eskainiko dute 18:30ean Igartzan. Gipuzkoako Osasun Saileko Jesus Ibarluzek, Loreto Santa Marinak eta Mikel Basterretxeak eta Eusko Jaurlaritzako Loli Martinez Lopez de Dicastillok emango dute hitzaldi hau eta Inma Proiektuaz hitz egingo dute, proiektuaren helburuak, kutsatzaileak neurtzeko herraminta ezberdinak eta lortutako emaitza adierazgarrienak azaduz.
Amaitzeko, ostiral arratsaldeko 20:00etan Artea Bezala organo kontzertu didaktikoa eskainiko du Ana Belen Garciak parrokian.