http://youtu.be/aCTLy7usqVY Benito Lertxundik disko berriko kantuak aurkeztu ditu Ordizian, Euskal Jaietako egitarauaren barruan antolatutako kontzertuan. Kantari oriotarrak jende asko bildu zuen Majori kiroldegian, ostiraleko saioan.
http://youtu.be/rg9ryjDNfUg Eguraldi ona lagun, giro ederrean ospatu zuten atzo Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin. Jendetza bildu zen goizetik, bertako produktuen eta artisauen azoka, erakustaldiak eta feria giroa ikusteko. Eguerdi partean egin zuten ekitaldian, bost lagun omendu zituzten: Tibur Agirre legazpiarra, eta Maria Anjeles Barrena, Nikolas Segurola, Felix Onaindia eta Inazio Ajuria artzainak. Segidan, urteroko gazta lehiaketako sariak banatu zituzten; aurten, Goierrin gelditu da txapela, Jabier Muñoa zeraindarrari eman baitiote sari nagusia. Bigarren eta hirugarren postuak ere, bi goierritarrentzat izan ziren.
Asteazkenean Euskal Jaietako azoka berezia egingo dute Ordizian eta Itziar Etxeberria saltzailea, bere familiako aurreko hiru belaunaldi bezala, bertan izango da, asteazkenero moduan. Artzain askok beren lanak utzi eta azoketan ibili ordez, askok, merkatarien esku uzten dituzte kaleko lanak. Itziar Etxeberria (Ordizia, 1973) asteazkenero, fin-fin egoten da Ordiziako udaletxepeko postuan.
Larunbatean, Urretxuko San Martin de Tours parrokiako 19:00etako mezan, Urretxuko eta Gabiriako parrokoei (Antton Etxebeste eta Koldo Sarasola) esker ona azaldu zieten. Bide batez, Aginaga, Gabiria, Aztiria, Lourdesko Ama eta Urretxuko parrokietako arduradun berriak ezagutzera eman zituzten. Ekitaldian Jose Inazio Munilla gotzainak parte hartu zuen. Hiru apaiz arduratuko dira hemendik aurrera parrokia hauetaz guztietaz: Iñaki Akizu arrasatearra, Koldo Larrañaga azkoitiarra eta Jesus Mari Iturriotz legorretarra.
Berria.eus- 2009an, 427 baserrik saltzen zuten esnea Idiazabal sor markako gazta egiteko. 2013an, ia erdiek, 241ek. Artzainek bizi duten egoera larriaz ohartarazi du EHNEk. Aldanondo enpresaren hornitzaileen egoera salatu du bereziki sindikatuak. "2011-2012 sasoian eta 2012-2013 sasoian esnea entregatu ziotenetako batzuk kobratu gabe jarraitzen dute. 2013-2014 sasoian hari esnea saltzen jarraitu zutenetako batzuek ere ez dute kobratu".
Urretxuko eta Zumarragako hiru ikastetxeek eta Sekundino Esnaola musika eskolak haurren artean kantu koralari bultzada emateko proiektua sortu dute. Proiektu honen baitan koru bana sortuko dute eskola bakoitzean 8 eta 11 urteko haurrek osatua, eta ikastetxe bakoitzeko koruetako abeslari onenekin Urretxuko eta Zumarragako haur abesbatza eratuko dute. Lanean ari dira aspaldi eskoletako musika arduradunak, eta litekeena da Gabon partean bi herriotako haur abesbatza kantuan entzutea.
Aurreko astean ArcelorMittal multinazionalaren Zumarragako lantegian akordioa sinatu zuten langile batzordeko gehiengoak eta zuzendaritzak. LABek itunari sinadura jarriko zion ala ez ebazteko denbora behar zuela esan zuen, eta asteburuan jakitera eman du ez duela hitzarmenarekin bat egingo. Sindikatuak adierazi duenez, «akordio honek ez du Zumarragako lantegiaren etorkizuna bermatzen».