Finalaren ondoren egindako argazkia.
Emakumezkoen areto futboleko Euskal Kopa jokatu zen larunbatean Bilboko La Peña kiroldegian. Stylo Berrio taldearen aurka 1-0 irabazi zuten Ordiziako neskek; Stylo B taldearen aurka, berriz, 2-0. Hiru partidetatik lehen biak irabazita lortu zuten Estanda Ordiziakoek finalerako txartela. Hala, arratsaldeko 18:30ean jokatu zuten Lacturale Orvina taldearen aurkako aurrez aurrekoa.
Taldeak aldaketetarako aukera gutxi zituen arren, gogor egin zion aurre aurkariari. Azkenean, baina, nafarrek 5-4 irabazi zieten goierritarrei.
Aste honetan emango diote hasiera areto futboleko lehen mailako ligaxkari. Horregatik, Estanda Ordiziako neskak gogor ari dira lanean denboraldiari aurre egiteko. Asteburuan etxean jokatuko dute lehen partida Mostolesen aurka.