Giro bikainean, euskarari bultzada eman diote Ordizian Emaneurre Euskarari! Egunean
Larunbaterako prestatu zuen Ordiziako Emaneurre taldeak egun osoko festa egitaraua eta beste urte batez dozenaka lagun euskal giroan biltzea lortu zuten realzaleen peñakoek. Euskal Jaien ingurumarian euskara, euskal kirolak eta kultura sustatzea asmo zuen egitasmoa izan zen Emaneurre Euskarari! Eguna.
Herri kirolak sustatzeko asmoz abiatutako kuadrilen arteko herri kirol txapelketa jokatu zuten goizen. Guztira 14 taldek eman zuen izena eta Rockusekoak izan ziren garaile. Giro bikainean garatu zen txapelketa.
Eguerdian bazkari jendetsua egin zuten frontoian eta ondoren etorri ziren Ibon mago zaldibiarraren ikuskizuna, harri-orri-ar txapelketa eta iluntzeko kantu-jira. Takolo arduratu zen gitarraz kantu poteoa alaitzeaz.