Haur abesbatza sortuko dute eskolek elkarlanean
Urretxuko eta Zumarragako hiru ikastetxeek eta Sekundino Esnaola musika eskolak haurren artean kantu koralari bultzada emateko proiektua sortu dute. Proiektu honen baitan koru bana sortuko dute eskola bakoitzean 8 eta 11 urteko haurrek osatua, eta ikastetxe bakoitzeko koruetako abeslari onenekin Urretxuko eta Zumarragako haur abesbatza eratuko dute. Lanean ari dira aspaldi eskoletako musika arduradunak, eta litekeena da Gabon partean bi herriotako haur abesbatza kantuan entzutea.
Urretxuko eta Zumarragako hiru ikastetxeek eta Sekundino Esnaola musika eskolak haurren artean kantu koralari bultzada emateko proiektua sortu dute. Proiektu honen baitan koru bana sortuko dute eskola bakoitzean 8 eta 11 urteko haurrek osatua, eta ikastetxe bakoitzeko koruetako abeslari onenekin Urretxuko eta Zumarragako haur abesbatza eratuko dute. Lanean ari dira aspaldi eskoletako musika arduradunak, eta litekeena da Gabon partean bi herriotako haur abesbatza kantuan entzutea. Eskola guztietan irekita dago koruan parte hartzeko izena emateko epea. Eskolaz kanpoko jarduera gisa landuko dute haur abesbatza ikastetxe guztietan.
The post Haur abesbatza sortuko dute eskolek elkarlanean appeared first on Otamotz.