Jabier Muñoa zeraindarrak irabazi du Gipuzkoako Artzain Eguneko gazta lehiaketa, Legazpin
http://youtu.be/rg9ryjDNfUg Eguraldi ona lagun, giro ederrean ospatu zuten atzo Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin. Jendetza bildu zen goizetik, bertako produktuen eta artisauen azoka, erakustaldiak eta feria giroa ikusteko. Eguerdi partean egin zuten ekitaldian, bost lagun omendu zituzten: Tibur Agirre legazpiarra, eta Maria Anjeles Barrena, Nikolas Segurola, Felix Onaindia eta Inazio Ajuria artzainak. Segidan, urteroko gazta lehiaketako sariak banatu zituzten; aurten, Goierrin gelditu da txapela, Jabier Muñoa zeraindarrari eman baitiote sari nagusia. Bigarren eta hirugarren postuak ere, bi goierritarrentzat izan ziren.
- Jabier Muñoa (Zerain)
- Karmele Murua (Segura)
- Aizpea gaztandegia (Olaberria)
- Patxi Otaegi (Beizama)
- Berastegi elkartea (Azpeitia)
- Mausitxa (Elgoibar)
- Herriko lehena: Arantza Segurola (Legazpi)
- Gaztetxoen epaimahaia: Aizpea (Olaberria)
- Dastaketa herrikoia: Goienetxe E.Z.