LABek ez du ArcelorMittaleko akordioarekin bat egingo
Aurreko astean ArcelorMittal multinazionalaren Zumarragako lantegian akordioa sinatu zuten langile batzordeko gehiengoak eta zuzendaritzak. LABek itunari sinadura jarriko zion ala ez ebazteko denbora behar zuela esan zuen, eta asteburuan jakitera eman du ez duela hitzarmenarekin bat egingo. Sindikatuak adierazi duenez, «akordio honek ez du Zumarragako lantegiaren etorkizuna bermatzen».

Itunari sinadura ez jartzearen arrazoiak zabal eman ditu sindikatu abertzaleak. Hasteko eta behin, akordioak lantokiko arazoei ez diela erantzuten diote: «Langileen betebeharrak agertzen dira, baina enpresak ez du bere gain konpromisorik hartzen. Hau ez da bideragarritasun plan bat. Langileak ez gara inoiz enpresaren martxa onean oztopo izan».
LABetik beti malgutasun neurriak hartzeko prest egon direla diote, baita 5. zein 6. txandak ezartzeko prest ere, «beti ere arrazoituak diren kasuetan eta enpresak langileekiko konpromisoak hartzen baditu». LABentzat enpresak hartu duen konpromiso bakarra «aldi baterako geldialdia bertan behera uztea izan da». Horrez gain, «itunak ez dauka epemugarik, eta etorkizuneko lan baldintzen inguruan ziurgabetasuna sortzen du», diote.
Sindikatuko kideentzat Zumarragako lantokiaren etorkizuna «ez da erabateko malgutasunarekin konponduko, akordio honek ez du zentzurik bideragarritasuna bermatzeko beste neurririk hartzen ez bada, hala nola, inbertsioak, instalazioen mantenua, antolakuntza edota plangintza egokia».
Amaitzeko aurrerantzean akordioak bilatu bidean lanean jarraituko dutela aurreratu dute LABetik, «baina Zumarragako lantokiak dituen arazoak zehazterakoan zorrotzak izango gara. Ez ditugu enpresaren onura soilik bilatzen dituzten akordioak sinatuko».
The post LABek ez du ArcelorMittaleko akordioarekin bat egingo appeared first on Otamotz.