Maite Ugarte eta Agurtzane Arrondok irabazi dituzte Legazpiko egutegiarekin lotutako uztaileko eta abuztuko zozketak
Legazpiko Udalak 2014rako ateratako egutegian herritarrei joko bat proposatu die: hilabete bakoitzean sasoi horri dagokion argazkia jarri dute eta horrekin lotutako galdera bat. Herritarrek erantzun zuzena eman behar dute www.legazpiko-udala.info web orriko Egutegia 2014 atalean sartuta edo udaletxera joanda. Uztaileko galdera Zein bi auzotako jaiak ditugu uztailean? zen (erantzuna, Aztiri eta San Inazio) eta zozketa Maite Ugartek irabazi du. Abuztuko galdera Zein da San Agustin jaietako egitarauan urtero ageri den ekitaldi berezia? zen eta erantzuna txerri harrapeketa. Abuztuko zozketa Agurtzane Arrondok irabazi du. Biek 50 euroko balea jaso dute, Ugartek herriko dendetan erosketak egiteko eta Arrondok herriko jatetxe batean otordua egiteko.