Urretxuko eta Gabiriako parroko ohiei esker ona eta parroko berriei ongi etorria
Larunbatean, Urretxuko San Martin de Tours parrokiako 19:00etako mezan, Urretxuko eta Gabiriako parrokoei (Antton Etxebeste eta Koldo Sarasola) esker ona azaldu zieten. Bide batez, Aginaga, Gabiria, Aztiria, Lourdesko Ama eta Urretxuko parrokietako arduradun berriak ezagutzera eman zituzten. Ekitaldian Jose Inazio Munilla gotzainak parte hartu zuen. Hiru apaiz arduratuko dira hemendik aurrera parrokia hauetaz guztietaz: Iñaki Akizu arrasatearra, Koldo Larrañaga azkoitiarra eta Jesus Mari Iturriotz legorretarra.
Larunbatean, Urretxuko San Martin de Tours parrokiako 19:00etako mezan, Urretxuko eta Gabiriako parrokoei (Antton Etxebeste eta Koldo Sarasola) esker ona azaldu zieten. Bide batez, Aginaga, Gabiria, Aztiria, Lourdesko Ama eta Urretxuko parrokietako arduradun berriak ezagutzera eman zituzten. Ekitaldian Jose Inazio Munilla gotzainak parte hartu zuen. Hiru apaiz arduratuko dira hemendik aurrera parrokia hauetaz guztietaz: Iñaki Akizu arrasatearra, Koldo Larrañaga azkoitiarra eta Jesus Mari Iturriotz legorretarra. Talde lana egingo dute, baina San Martin de Tourseko arduraduna Akizu izango da, Lourdesko Amakoa Larrañaga eta herri txikietakoa eta auzoetakoa Iturriotz.
The post Urretxuko eta Gabiriako parroko ohiei esker ona eta parroko berriei ongi etorria appeared first on Otamotz.