
Beasaingo Melmak gaztetxeak hamar urte bete zituen abuztuaren 15ean, eta urteurrenaren harira dagoeneko hainbat ekintza egin badituzte ere, larunbata izango da egun handia. Egun horretan Beasaingo kaleak hartuz manifestazioa egingo dute eta auzoko jaien barruan ere hainbat ekintza egingo dituzte.
Gaztetxearen historia biltzen duen erreportajea, biharko Hitzan. Hemen datozen egunetako egitaraua.
Asteazkena:
17:00. Serigrafia eta txapa tailerra gaztetxean.
Osteguna:
19:00. Hitzaldi-eztabaida gaztetxean: Capitalismo en crisis: apuntes sobre el actual estado del malestar. Autonomxsen eskutik.
Ostirala:
16:00. Auzolana eta asanblada gaztetxean.
Larunbata
11:00. Zurrumurru antzerki taldea, Pantxika eta Txinparta pailazoekin, auzoan.
11:00. Graffitilariak, banderola, mozorro, malabare eta slackline tailerrak gaztetxean. Rokodromoan txapelketa.
14:00. Bazkari herrikoia auzoan, X. urteurrenaren harira. Tikeak salgai Irizar, Antzizar eta Arrano tabernetan sei euroan, irailaren 11 arte.
17:30. Manifestazioa tren geltokitik hasita, kaleetan zehar.
Manifestazioaren amaieran. Antzerkia Detritus taldearen eskutik: Los punkis tambien lloran.
Afalorduan. Pintxo poteoa.
20:00. Kontzertuak gaztetxean: Erantzun, Ignotus, Gaitze, The Sinners, Ladislao eta M.C.D.. Tikeak salgai aurrez Arrano, Irizar eta Osaba tabernetan zortzi euroan. Egunean bertan hamar euroan.
Ondoren. DJ Olarius Brother.
Tekno gunea: Fobia Kunda, Tekrroriker, Koldo Zapatilla, ADN7, Unaikox, Krisis, Iker Allo, Inaland, Proyecciones Dark Haitz, Mas S.O.S. Presak!