
Hamaika Telebista kateko Ibilean saioa Urola Garaian barrena ibili da. Urretxuko eta Zumarragako tokiez gain, Legazpikoak eta Ezkio-Itsasokoak ere agertzen dira bertan. Besteak beste, Antioko baseliza eta Interpretazio zentroa, Mirandaola, Igartubeiti baserri museoa edota Santa Barbara ezagutu dituzte, bertatik bertara. Euskal Herriko herri eta bailarak, eta hauen ondarea ezagutarazteko saioa da Ibilean.

Zumarragako Urola futbol klubak kromo bilduma aterako du talde guztietako jokalarien, futbol eskolako haurren eta zuzendaritza nahiz entrenatzaile taldeetako kideen argazkiekin. Egitasmoa martxan da jada, eta haurren gurasoek baimena emateko epea ireki dute Urolan; baimena derrigor eman behar dute urriaren 5a baino lehen, baimena emateko Argixaoko zelaian dagoen bulegoan orria eskatu eta bete egin behar da gurasoen zein haurraren datuak jarrita.



