
Beasaingo Gure Esku Dago taldeak pasa den larunbatean eman dio hasiera ikasturte berriari, Igartzan bilera eginez. Ikasturte berriari begira jarri, eta jada ekintza berri bat egiteko asmoarekin atera ziren gainera bileratik. Etzi, irailak 11, Katalunian Diada eguna ospatuko dutela kontuan hartuta, kataluniarrekin bat egiteko asmoz giza kate bat egingo dute. Horretarako, 18:00etan batuko dira Beasaingo Loinazko San Martin plazaren azpian eta elkartzen direnek egingo dute giza katea.Parte hartuko dutenek Gure Esku Dagoren kamisetak jantzita gerturatzeko eskatu dute antolatzaileek, eta bide batez, beste egunetan ere erabiltzen jarraitzeko deia egin dute.
Osteguna izanik, pintxo-poteoa egongo da Beasinen, eta trikitilariak ere izango direnez, triki-pintxo-poteoa egingo dute.