
Ordiziako Euskal Jaien baitan
Ez gara Palestinaz ari bertso ikuskizuna antolatu du Argi Berri Elkarteak asteburu honetarako. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek sortutako egitasmoa da; bertsoa, musika, antzerkia eta poesia uztartzen dituena. Larunbatean izango da D’elikatuz Zentroan 22:00etan hasita eta 75 minutu inguru iraungo du saioak.
Aritu diren beste herrietan “kiritika oso onak” jaso dituela eta, Argi Berri Elkartekoek Ordizian ere harrera ona izatea espero dute. “Ekarpen bat egin nahi diogu plazari bertsoak, pianoak, akordeoiak eta gitarrak lagunduta. Gu bezala sentitu daitekeenaren ispilu izan nahi dugu. Hain ohituak gauden isildutako egiak aitortzeko ahalegina egitera gatoz, gezurrik gabe”, diote egitasmoaren sustatzaileek.