Noemi Rivera lazkaotar idazleak bere lehen eleberria argitaratu du
Noemi Rivera idazle eta kazetariak (Lazkao, 1987) lehenengo eleberria kaleratu du: Un Otoño en California (Ediciones Carena). Irene izeneko neska baten unibertsitate aldiko ibilerak kontatzen ditu, karrerako azken urterako Kaliforniara joaten denean. Festak, alkohola, droga, sexua eta ikasketak nahastuko zaizkio.
Gazte unibertsitarioen gaiaz gain, egoera fantastikoak eta irrealak uztartzen ditu kontakizunean: komun hizlariak, agerpen satanikoak, banpiroak, estralurtarrak, sorginak… «Errelismo magikoari beste estutu bat eman dio», adierazi du argitaletxeak.
Liburuaren paperezko edizioak 16 euro balio du, eta irakurgailu elektronikorako pdf edizioak 2,99 euro.

‘Un otoño en California’ liburuaren azala.