Olaberriko argazki lehiaketarako lanak astelehenerako aurkeztu behar dira
Olaberrian herriko argazkiekin osatuko du udalak 2015eko egutegia. Irudiak aukeratzeko, aurrez VII. Argazki Lehiaketa antolatu du, gaitzat Olaberria jarrita. Lanak emateko epea astelehenean bukatuko da, udaletxean.
Partaide edozein argazkizale izan liteke. Bakoitzak lau argazki aurkeztu ahalko ditu gehienez, paperean inrpimatuak, etzanak eta 30×40 zentimetrodun kartulinarekin sendotuta.
Egutegirako hautatzeko aukeraz gain, hiru sari orokor emango ditu udalak: 250, 150 eta 100 eurokoak, garaikur banarekin. Herriko saria ere badago (100 euro eta garaikurra). Saridunen berri azaroaren lehenean emango dute.













