Udal Euskaltegian izen ematea irekita dago
Beasaingo Udal Euskaltegian 2014-2015 ikasturterako izen-ematea zabalik dago iralaren 17ra arte. Horretarako, 943 02 81 00 zenbakira deitu edo euskaltegia@beasain.net helbidera idatzi behar da. Honako ikastaroak eskaintzen dituzte: euskara freskatzeko edota sakontzeko aukera; Euskararen erabilera bultzatzekoa; Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak; EGA, HABE eta Hizkuntza Eskakizunetako azterketak prestatzeko ikastaroak; 4. mailako ikastaroa on-line; Autoikaskuntza; Sektore desberdinentzako ikastaro bereziak; Langabetuentzako ikastaro trinkoak doan (berria); eta Mintzalaguna egitasmoa.













