
Beasaingo Gure Esku Dago taldeak deituta, gaur 20:00etan batuko dira Beasaingo Loinazko San Martin plazaren azpian eta giza katea egingo dute, kataluniarrek gaur ospatuko duten Diada egunarekin bat egiteko. Parte hartuko dutenek Gure Esku Dagoren kamisetak jantzita gerturatzeko eskatu dute antolatzaileek, eta bide batez, beste egunetan ere erabiltzen jarraitzeko deia egin dute.
Osteguna izanik, pintxo-poteoa egongo da Beasinen, eta trikitilariak ere izango direnez, triki-pintxo-poteoa egingo dute.