2014/9/11

Euskal diaspora ezagutuz

http://youtu.be/sNwu7pk7RHo Hator Hona programari esker, euskal diaspora gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute Eñaut Arrese segurarrak eta Izaro Intsausti ordiziarrak. Argentinako Necochea herrian izan dira udan, bertako Euskal Etxean euskara eta euskal dantzak erakusten. Hango euskal komunitateak duen garrantziak eta indarrak harritu ditu, hunkitu ere egin dira, hangoek “12.000 kilometrora Euskal Herria nola bizi duten” ikusita. Erreportaje osoa bihartik aurrera irakurri ahal izango da, GoiBerri aldizkariaren 115. zenbakian.

Goierriko Hitza

Astelehenean ikasturtea hasiko dute gazte txokoan

Datorren astelehenean, irailak 15, hasiera emango diote ikasturte berriari Zumarragako gazte txokoan. Antonino Oraa kaleko gazte txokoan lan hezitzailea egiten dute haurrekin zein gaztetxoekin eskulanen eta jolasen bitartez; etxeko lanak

The post Astelehenean ikasturtea hasiko dute gazte txokoan appeared first on Otamotz.

Otamotz.com - Albisteak

Niko Etxart Kalakan taldekoekin igoko da Antioko taula gainera

Kalakan taldeko hiru musikariak ez dira bakarrik egongo etzi Antioko baselizan egingo duten kontzertuan. Antioko taula gainean, beraiekin lagun kuttun sorta bat izango dute, hala dantzariak nola musikariak. Azken orduko aldaketa bat baino gehiago egon da Kalakan taldearekin Antio baselizako taulara bihar igoko diren artistei dagokienez.

Otamotz.com - Albisteak

Laguntza eskatu dute A-15ean auto bat errepidetik aterarazi zuen gidaria aurkitzeko

Berria.info- Istripua abuztuaren 27an gertatu zen, 16:45ak inguruan, A-15 autobidean, Berastegiko irteera baino lehen (Gipuzkoa). E. A. M. emakume ordiziarra, 29 urtekoa, Iruñera zihoan Renault Clio auto batekin, eta beste auto gidari batek errepidetik bota zuen. "Nire bila etorri zen. Ezin dut ulertu", dio, istripuak eragindako lesioetatik osatzen den bitartean. Gidariak ihes egin zuen eta emakumeak eta bere sendiak laguntza eskatu dute identifikatu ahal izateko.

Goierriko Hitza

Urtean zehar egindako lana ikusiko da Santa Anastasia jaietan

Bihartik aurrera Santa Anastasia jaien aurreko asteburua ospatuko dute Urretxun. Adinekoen Astea, presoen aldeko Hutsunerik Gabeko Eguna, Goierri kirol elkartearen areto futbol taldearen 25. urteurrena eta mendi bizikleta proba egingo dituzte, besteak beste. Hala, Urretxuko Udalak eta herriko eragileetako batzuk prentsaurrekoa egin dute Santa Anastasia jaiei buruz hitz egiteko. Bertan, egitarauari buruzko zertzelada batzuk emateaz gain, urtean zehar egiten duten lana azaldu dute.

Otamotz.com - Albisteak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa