Laguntza eskatu dute A-15ean auto bat errepidetik aterarazi zuen gidaria aurkitzeko
Berria.info- Istripua abuztuaren 27an gertatu zen, 16:45ak inguruan, A-15 autobidean, Berastegiko irteera baino lehen (Gipuzkoa). E. A. M. emakume ordiziarra, 29 urtekoa, Iruñera zihoan Renault Clio auto batekin, eta beste auto gidari batek errepidetik bota zuen. "Nire bila etorri zen. Ezin dut ulertu", dio, istripuak eragindako lesioetatik osatzen den bitartean. Gidariak ihes egin zuen eta emakumeak eta bere sendiak laguntza eskatu dute identifikatu ahal izateko.
Berria.info- Istripua abuztuaren 27an gertatu zen, 16:45ak inguruan, A-15 autobidean, Berastegiko irteera baino lehen (Gipuzkoa). E. A. M. emakume ordiziarra, 29 urtekoa, Iruñera zihoan Renault Clio auto batekin, eta beste auto gidari batek errepidetik bota zuen. “Nire bila etorri zen. Ezin dut ulertu”, dio, istripuak eragindako lesioetatik osatzen den bitartean. Gidariak ihes egin zuen eta emakumeak eta bere sendiak laguntza eskatu dute identifikatu ahal izateko. Ertzaintzak trafikoko kamerak aztertu ditu, eta BERRIAri esan dio horietan ezin direla une horretan handik pasatzen ari ziren autoen matrikulak irakurri. Emakumearen senideek 645.964.278 telefono zenbakia jarri dute istripua eragin zuen gidariaren inguruan arrastoren bat eman dezaketenen eskura.
- Jon Ordoñez kazetariak Berrian argitaratutako artikulu osoa: hemen