120 legazpiarrek eman dute izena Erreka Egunean parte hartzeko
Larunbatean Erreka Eguna egingo dute Legazpin. Dagoeneko 120 lagunek eman dute izena. Egunean bertan ere izena eman daiteke. 10:30ean elkartuko dira plazako arkupean eta taldetan egingo dute lan. Ikastetxeetan izena eman dutenei, ikastetxeek orri bat bidaliko diete taldeen berri emanez. Udaletxean izena eman dutenek, berriz, webgunean ikus dezakete zein talde egokitu zaien. Talde bakoitzari ibaiaren zati bat dagokio eta talde bakoitzak arduradun bat izango du. Hauek ordubete lehenago elkartuko dira, aholkuak eta materiala jasotzeko. Parte hartzaileek katiuskak eta arropa erosoa eraman behar dituzte. Antolatzaileek eskuzorroak eta plastikozko poltsak banatuko dituzte.