Aitor Hernandezek irabazi du Zegamako V.Bizikleta Sari Nagusia
Larunbatean Euskadiko Mendi Bizikleta Irekiko azken lasterketa egin zuten Zegaman. 76 txirrindularik parte hartu zuten, eta Aitor Hernandez izan zen garailea. Specialized Garmar taldekoak 01.45.30 denboran amaitu zuen proba: lau itzuli 7,7 kilometroko ibilbideari. Conor Saltoki Berriainz taldeko Diego Latasa izan zen bigarrena sailkapen orokorrean, 01.49.07 denborarekin. Hirugarrena, berriz, Daniel Armendariz, Pedalier Club Ciclista taldekoa.
Emakumezkoen artean Olatz Odriozola izan zen lehen sailkatua. Ibilbideari hiru itzuli eman zizkioten emakumeek, eta 01.44.34 denboran egin zuen proba Bizikleta.com taldekoak.