
Jose Angel Iribar Athleticeko atezain eta entrenatzaile ohia, Koldo Agirre jokalari eta entrenatzaile ohia eta Jose Mari Argoitia jokalari ohia Seguran izango dira ostiralean, Segurako Athleticeko Zorroztarri peñak antolatuta. 19:00etan batzarra egingo dute Zorroztarri peñakoek, eta Ixkiña jatetxean afalduko dute 21:00etan. Afalostean, berriz, lagunarteko solasaldia egingo dute Athleticeko ordezkariekin. 80 lagun inguruk eman dute izena.