Beasaingo Oriamendi kaleko noranzko bat itxi dute
Gaur goizeko 09:00etatik hasita, Oriamendi kaleko noranzko bat itxita dago trafikoarentzat, (tren geltokitik San Martinen estatua aldera doan noranzkoan). Kale honetan noranzko bakarrean jartzeko obrak direla eta itxi dute. Bestalde, Andre Mari kaleari, Elizaren atzealdetik Usurbera (Erauskin auzoa) daraman errepiderainoko zatiari ere zirkulatzeko noranzkoa aldatuko diote.