Bihar egingo da Ordizia Zabalik prozesuko bigarren lan bilera
http://youtu.be/LF6OZ2E1r8o
Gizarte, kultur, lan mundu eta politika eragileak, auzo elkarteak, kirol taldeak, ikastetxeak zein elkarte gastronomikoak. Guztira, herriko 70 eragile inguru elkartu ziren ekainaren 19an D’elikatuz zentroan egin zen batzarrean. Izan ere, Ordiziako Udalak 2015eko aurrekontuak lantzen hasteko Ordizia Zabalik partaidetza prozesua jarri zuen abian herriko taldeekin eta elkarteekin batera.
Bihar egingo dute prozesuari jarraipena emango dion bigarren bilera. Hain justu ere, iluntzeko 19:00etan jarri dute hitzordua udaletxeko pleno aretoan. Lan saiora eragile bakoitzak ordezkatzen duen elkarteak dituen beharrak eta proposamenak eraman behar ditu, eta baita herri mailakoak ere. Urriaren 2an egingo da hurrengo bilera. Ordua proposamenak aztertu eta lehen erabakiak hartuko dira.