Eskoziako erreferendumaren harira, GEDk deituta mosaikoa egingo dute bihar Beasainen
Pasa den ostegunean Kataluniako Diadaren harira, Beasaingo Gure Esku Dago taldekoek deituta giza katea egin zuten hainbat lagunek Beasaingo plazapetik abiatuta. Bada, biharko, Eskoziako erreferendumaren harira, mosaikoa egiteko deia egin dute. Biharkoan Zubimuzu plazan geldituko dira 19:30ean eta oraingoan ere Gure Esku Dagoko kamiseta jantzita joateko deia egin dute antolatzaileek.
Behin mosaikoa egiten dutenean, aurreko astean bezala, triki-poteoa egingo dute herrian zehar, eta oraingoan ere osteguna denez, pintxo-triki-poteoa izango da.
Pasa den osteguneko giza-katearen irudiak hemen klikatuta ikus daitezke.