Goierri kirol elkarteko mendi sailak Pirinioetara irteera antolatu du hilaren 27 eta 28rako
Goierri kirol elkartearen mendi sailak Pirinioetara irteera antolatu du hilaren 27 eta 28rako. Autobusa 07:30ean irtengo da. Mendizaleak Echora eramango ditu eta hauek Gabas mendizerran ibiliko dira. Remilez, La Cuta, Punta de Gabas eta Puntal Alto de lo Foraton mendiak igoko dituzte. Ondoren, Lizarara jaitsiko dira. Bertan lo egin ondoren, igandean Bozo lepora joango dira. Llana del Bozo gailurrera igoko dira eta ondoren Candanchura jaitsiko dira.
Goierri kirol elkartearen mendi sailak Pirinioetara irteera antolatu du hilaren 27 eta 28rako. Autobusa 07:30ean irtengo da. Mendizaleak Echora eramango ditu eta hauek Gabas mendizerran ibiliko dira. Remilez, La Cuta, Punta de Gabas eta Puntal Alto de lo Foraton mendiak igoko dituzte. Ondoren, Lizarara jaitsiko dira. Bertan lo egin ondoren, igandean Bozo lepora joango dira. Llana del Bozo gailurrera igoko dira eta ondoren Candanchura jaitsiko dira. Bihar (osteguna) da izena emateko azken eguna. Bazkideek 24 euro ordaindu behar dute eta bazkide ez direnek 30.
The post Goierri kirol elkarteko mendi sailak Pirinioetara irteera antolatu du hilaren 27 eta 28rako appeared first on Otamotz.