Hilaren 22a bitartean, Legazpiko Junetorri autobusa doan izango da
Legazpiarrak ere Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatzen ari dira. Datorren astelehena bitartean Junetorri autobusa doan izango da. Bestalde, udalak herri barruko joan-etorrietarako autoa erabiltzen duten herritarrei oinez ibiltzeko eskatu die. Bizikletan ibiltzen direnek, berriz, saria edukiko dute. Bihar, ostiralean eta larunbatean pertsona batek oparia emango die bizikletan ikusten dituenei.