Margarita Auzmendik irabazi du AEKko saskia
Ordiziako Euskal Jaietako feria berezian bertako produktuen zozketa egin zuten Goiztiri AEK euskaltegikoek. 519 zenbakiari egokitu zitzaion saria eta errifaren jabeak, Margarita Auzmendik, pasa den ostegunean jaso zuen saria, bere senarrarekin batera, Ordiziako euskaltegian. Goiztirikoek eskerrak eman nahi dizkiete errifak erosi zituztenei, AEKri laguntzeagatik.