
Dagoeneko Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko epea ireki dute. Aurtengo ekitaldia hilaren 28an izango da eta, beti bezala, bi ibilbide prestatu dituzte: Zanpa Zanpa (31 kilometro) eta Tttipi Ttapa (15,5 kilometro). Ibilbide luzekoak 08.15 eta 08.45 bitartean aterako dira Brinkolako geltokitik eta motzekoak 09:15ean. Mendizaleek Legazpi, Urretxu eta Zumarragako kiroldegietan, Urbeltz tabernan eta Izadi Zaleak elkartean eman dezakete izena. Izena aurrez ematen dutenek 10 euro ordainduko dute eta egunean bertan ematen dutenek 12 euro.