120 lagunek eman dute izena Erreka Egunerako
Bihar Erreka Eguna egingo dute Legazpin, eta dagoeneko 120 lagunek eman dute izena. Bihar ere izena eman daiteke. 10:30ean elkartuko dira plazako arkupean eta taldetan egingo dute lan. Ikastetxeetan izena eman dutenei, ikastetxeek orri bat bidaliko diete taldeen berri emanez. Udaletxean izena eman dutenek webgunean ikus dezakete zein talde egokitu zaien. Talde bakoitzari ibaiaren zati bat dagokio eta talde bakoitzak arduradun bat izango du. Parte hartzaileek katiuskak eta arropa erosoa eraman behar dute. Antolatzaileek eskuzorroak eta poltsak banatuko dituzte.