http://youtu.be/dVQ29hhHuyg Eskozian independentziari buruz atzo egin zuten galdeketarekin bat eginez, erabakitzeko eskubidearen aldeko bilkura ugari egin zituzten Goierrin. Gure Esku Dago ekimenak deituta, giza-mosaikoa eta pintxo-pote berezia egin zituzten Beasainen. Urretxu-Zumarragan, Lazkaon, Ordizian eta Seguran, EH Bilduk deituta egin zituzten bilkurak, Herriek erabaki: Eskoziarekin elkartasuna lemapean. Legorretan berriz, udalak deituta atera ziren kalera herritarrak.
Aisialdira zuzendutako giza heziketarako baliabide gisa pentsatuta dago Zumarragako Antonino Oraa kalean dagoen Gazte Txokoa. Gaur ate irekien eguna egingo dute, eta gurasoek gunea bisitatu ahal izango dute 18:30etik 19:30era.
The post Gazte Txokoan ate irekien eguna egingo dute gaur appeared first on Otamotz.
Ondarea berreskuratu eta balioan jartzeari ekin zioten garaian sortu zen Zeraingo azoka ekologikoa. Herria biziberritzeko giltzarri izan da aurten 20 urte beteko dituen azoka, Zeraini kalitatearen zigilua eman dion egitasmoa. Atzera begiratu eta urte asko pasa dira Zerainen lehen azoka ekologikoa egin zutenetik. Baserritarren eta nekazarien ekoizpenei merkatura bidea irekitzeko zerbait antolatu nahian zebiltzan Zerainen. Biolur elkartea, berriz, Gipuzkoan topaketa ekologikoa egiteko herri bila zebilen. Hala egin zuten topo herriak eta elkarteak. Igande honetako azokarekin hogeigarren edizioa beteko dute elkarlanaren bidean. Azken urteetan Goierriko Baratzarekin batera, Goierriko Bizitza eta Nekazaritza Ekologikoaren Hamabostaldiaren baitan kokatzen dute Zeraingo azoka ekologikoa. Bi hamarkadetan zehar hasieratik izan duen erakargarritasunari eusten jakin duen azoka da: bertan erakusten diren postuetako produktuen kalitatea gertutik zaintzeaz gain, bestelako artisau erakusketa eta tailerrez jantzi baitute eguna. Egiteko grina Inprobisaziotik eta ezjakintasunetik asko izan zuten azokaren lehen edizioek. Lanerako gogotik ere bai, ordea. Zeraingo azokaren arrakastaren zergatia aurkitzerakoan auzolana izango da gakoa, ziurrenik. Lehen urteetan heldu zion azokaren antolaketarako koordinazio lanari Mari Flor Mendizabalek, eta 2011n pasa zion lekukoa Juan Mari Iztuetari. 90eko hamarkadan Zerainen lanerako «gogo izugarria» zegoela gogoratzen du Mendizabalek. «Orduan herrian egitasmo ugari jarri ziren martxan, herritarrak piztuta zeuden, lanerako gogoz, eta testuinguru horretan sortu zen azoka». [...]
http://vimeo.com/106316287 Aurkeztu dute aurtengo Jazpana jaialdiaren egitaraua. Urriaren 24ean eta 25ean ospatuko dute Rural Postmodern bezala etiketatzen duten jaialdia, ohi bezala Beasaingo Bernedoeneako aparkalekuan. Jazpanaren barruan, Jazpanart!en hirugarren edizioa ere egingo dute Igartza jauregian, eta hasiera urriaren 18an emango diote, DAC taldearen kontzertuarekin.