Pasabidearen bilera egingo du udalak Lazkaomendiko auzotarrekin
Saihesbidea zeharkatzeko eta Lazkaomendi aldera igarotzeko nolako pasabidea erabaki, parte-hartze prozesuak astea osatuko du gaur. Iluntzeko 20:30ean bilera izango da, gaur, Lazkaomendiko Lartxai elkartean. Proiektua, asmoa eta proposamenak aurkeztuko dizkie auzotarrei Azeari Andonegi alkateak. Bihar ere (larunbata, irailak 20) 09:00-12:30 tartean udaletxean egongo dira udalkideak, azalpenak emateko eta proposamenak erakusteko.
Datorren astesan ekarpenak emateko aukera izango dute herritarrek. Astelehenean (09:00-12:30, kultur etxean), asteartean (09:00-12:30, Hirigoiengo eskolan), asteazkenean (17:00-20:30, Hirigoiengo eskolan), ostegunean (17:00-20:30, kultur etxean), ostiralean (bilera Lartxain, 20:30ean) eta larunbatean (09:00-12:30, udaletxean) dira ordu berriak.