Viaxes Amarelle izango du aurrean bihar Estanda Ordiziak
Ligako bigarren jardunaldiari aurre egingo dio Estanda Ordiziak asteburu honetan; Viaxes Amarelle FS taldearen aurka jokatuko dute bihar 18:30ean A Coruñan (Galiza). Ligari hasiera garaipenarekin emanda, itxaropentxu doaz partida honetara taldeko tekniko eta jokalariak. Iñaki Herasek eta Emilio Ortizek aurreratu dutenaren arabera “oso zaila” izango da garaipena lortzea, “baina ezin dugu itxaropenik galdu, talde hau edozein zailtasuni aurre egiteko prestatuta baitago”.
Joan zen asteburuan eman zioten hasiera Estandakoek emakumezkoen futbol salako lehen mailako lehiari. Madrilgo FSF Mostoles taldeari 2-1 irabazi zioten.