Altzagan, herri kirolak izar
Altzagan San Migel festak gaur arratsaldean hasiko dira. Lau eguneko egitaraua prestatu du udalak, urteroko ekitaldiak mantenduta. Igandean, esate baterako, sagardo dastaketa herrikoia izango da. Herri kirol erakustaldi aberatsa ere prestatu dute, jai arratsalderako. Aizkoran, harri jasotzen eta trontzan ikusteko aukera izango da, modalitate bakoitzean puntako kirolariekin. Azurmendi eta Otaegi, Ostolaza eta Guzta, eta Etxaburua-Aranburu eta Lizarralde-Otaño ariko dira. Bi talde osatuko dituzte, eta buruz buruzkoa jokatuko dute.
Altzagan haurrentzat egunero jarri dute ekitaldiren bat: antzerkia, puzgarriak, jolasak eta askaria, egunez egun. Baita hitzordu gastronomikoren bat ere, izan patata-tortilla lehiaketa, izan herri afaria, sagardo edatea edo bertso-bazkaria.
EGITARAUA
Altzagan San Migel festak
Gaur (ostirala, irailak 26)
- 17:30. Haurrentzako ikuskizuna: ‘Galtzagorriei, to Iñaxito!’.
- 19:00. VI. Patata-Tortilla lehiaketa.
- 21:00. Herriko IV. Frontenis txpelketako finala.
- Ondoren. Koplaka musika taldea.
- 10:00-13:00 eta 15:00-18:00. Haur parkea eta puzgarriak.
- 18:00. Meza.
- 18:30. Gari eta Iñaki trikitilariak.
- 20:30. Herri afaria, Euskal Parrilak prestatua (txartelak aurrez hartu behar dira).
- 22:00. Joseba Usabiagaren ‘Oroitzapenak’ bakarrizketa.
- 11:00. Haur jolasak.
- 18:00. Herri kirolak. Proba konbinatuak aizkoran, harri jasotzen eta trontzan. 1 taldea: Iñaki Azurmendi, Joseba Ostolaza, Alazne Etxaburua eta Jasone Aranburu. 2 taldea: Joseba Otaegi, Xabier Aranburu ‘Guzta’, Aitziber Lizarralde eta Ainhoa Otaño.
- 19:00. Sagardo dastaketa.
- 12:00. Meza.
- 14:00. Herri bazkaria, Julio Soto eta Iban Urdangarin bertsolariekin.
- 17:00. Herriko haurrentzat askaria.
- 19:00. Toka txapelketa.