Zumarragako Udalak eta Sasieta Mankomunitateak edukiontzi marroiaren erabilpenean egingo duten aldaketa bat aurkeztu dute. Datorren astelehenetik aurrera, giltza bidezko sarrailak txartel bidezkoengatik aldatuko dira. Horrenbestez, gai organikoak birziklatzeko poltsak hartzeko txartelarekin ireki ahalko dira edukiontziak. Txartelak erabilita Sasietakoek edukiontzien erabilpena neurtu ahal izango dute. Familiez gain, elikadura dendak, jatetxeak eta elkarteak gai organikoak birziklatzea animatu dituzte.
Fiare banku etikoak Con tu dinero dokumentala emango du ostegunean, 19:00etan, Urretxuko Labeaga aretoan. Bezperan, Urretxuko Udalak eta Fiarek lankidetza hitzarmena sinatuko dute.
The post Fiarek ‘Con tu dinero’ dokumentala emango du appeared first on Otamotz.