Arkakara bisita ‘ilustrea’
Zaldibiako Arkaka urari eta energiari lotutako gunea izan da. Osinberdetik dator Aralarko barrunbeetan gordetzen den ur emaririk garrantzitsuenetako bat. Eta duela XX. mendearen hasieran, bertan kokatu zuten ia mende betez Beasaingo CAF lantegia energiaz hornitu duen zentral hidroelektrikoa.
1901. urtean, SECM Sociedad Española de Construcciones Metálicas erakundeak erreka horren aprobetxamendua erosi zuen, Osinberde inguruan dagoen 273 metroko ur jauzia ustiatzeko helburuarekin. Urak lurpetik behar bezala bideratzeko, lan eta inbertsio handiak egin behar izan zituzten. Tartean, Osinberdeko zentralita eta Arkakako presa edo depositua. Garaiko agintari, aberats eta pertsonalitate ilustre ugari etorri ziren, lan horiek bertatik bertara ikustera.
2007. urtean, Uraren Interpretazio Zentroa zabaldu zuten, garai bateko zentralaren instalazioetan.