Asmuben ikastaro eskaintza zabala dago
Asmube elkartekoek hanibat ikastaro antolatu dituzte 2014-2015 ikasturterako. Pilates, yoga, tai-chi, saloi dantza, euskal dantza, dantza sevillarrak, sabel dantza, antzerkia, abesbatza, eskulanak, patchwork, pintura, biodantza, xakea, irakurketa tailerra eta beste hainbat ikastaro dituzte aukeran. Ikastaro horietan parte hartzeko interesa dutenek, astelehenetik ostegunera Asmuberen lokalera joan beharko dute 15:00etatik 19:00etara bitartean. Asmubek Beasaingo Oriamendi kalean du egoitza.