«Beharrezkoa den arren, politika gorroto dut»
Txirrindulari ohia da Zugaitz Ayuso (Itsasondo, 1979) eta txirrindu salmenta eta konponketa denda dauka Beasainen.
Errepidea, ziklo krosa ala mendiko txirrindua?
Hirurek eman didate poz handiren bat, edo kontrako guztia. Ama bati zein seme-alba gehiago maite duen galdetzea bezala da.
Lasterketa bat.
Munichen, 1997 urtean, junior mailako munduko ziko kross txapelketa. Nire lehenengo partehartzea izan zen munduko txapelketan.
Txirrindulari bat.
Miguel Indurain.
Zaletasun bat.
Mendira joan perretxikoak biltzera, eta orduak pasa, lasai-lasai, inongo presarik gabe.
Pelikula bat.
Big fish.
Musika talde bat.
Era askotako musika entzun zalea naiz.
Abesti bat.
Niko Etxarten Euskal Herri rock and rollin’.
Janari bat.
Txerri sahieskia labean erreta.
Edari bat.
Garagardo belgikarra.
Oporretarako leku bat.
Donibane Lohitzune ingurua.
Amets bat.
Osasuna izan eta eta nere ingurua ondo eduki.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Emaztea ezagutu nuen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Emazteak umetako argazkiekin egin zidan argazki albuma.
Gorroto duzuna.
Beharrezkoa den arren, politika gorroto dut. Min handia egiten du gizartean.
Goierriko txoko bat.
Gure baserri ondoan dagoen pagadia.
Herriko alkate bazina…
Honezkero kiebra egin zuen herriak. Ez dut balio horretarako.